Sormen lanen bat aurkeztu gura duzu guneren batean? Ahotsenea (beteta), Areto NagusiaKabi@, Irudienea, Saguganbara eta Szenatokia guneetan izena emateko epea zabalik dago, eta proposamenak online egin behar dira. Hainbat diziplinatako programazio oparoa antolatzen dira gune horietan azoka egunetan.

Durangoko Azoka 2013 AhotseneaGainera, Azoka TB gunean bideoklip emanaldiak prestatuko dituzte. Diskoetxeek zein musika taldeek ere online egin ditzakete bideoklipen aurkezpenetarako proposa-menak, webgune honen bidez.

Proposamenak bideratzeko, derrigorrezkoa da webgunean erregistratzea eta erabiltzaileari dagozkion datuak betetzea. Gero, "aurkezpenak" atalean bete behar da proposamen fitxa sarean. Astelehenean abiatuko da proposamenak aurkezteko epea, irailaren 15etik urriaren 15era, edo dagokion guneak bere lekuak bete arte.

Proposamenak ontzat emango dira guneetako arduradunen baiezkoa jasotakoan.

 

PLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMITPLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMITPLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMITPLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMIT