2014ko Literatur Nobel saria Patrick Modiano frantziarrari eman dio Suediako Erret Akademiak. Haren bi lan daude euskaratuta eta Igela argitaletxeak publikatuta: Villa Triste (Joseba Urteagak itzulia) eta Udaberri alua (Pello Lizarraldek euskaratua).
 

Patrick Modiano Literatur Nobel Saria

Horrez gain, Nobel Saria eskuratu duten obrak euskaratu dira azken urteotan. Batez ere, urteroko Jokin Zaitegi itzulpen bekari esker (Elkar argitaletxeak argitaratuak). Baina, beka hori bertan behera geratu zen, eta, iaz, Meettok argitaletxeak atera zuen Alice Munroren Zorion handiegia ipuin bilduma, lau idazleren artean itzulia: Itziar Otegi, Aiora Jaka, Naroa Zubillaga eta Nagore Tolosa.
 
Hona hemen azken urteetan itzulitako obren zerrenda:
  • 2002 Imre Kertesz: Zoririk ez - Itzultzailea: Urtzi Urrutikoetxea 
  • 2003 J.M. Coetzee: Lotsaizuna - Itzultzailea: Oskar Arana 
  • 2004 Elfriede Jelinek (Itzulpen saria hutsik utzi zen)
  • 2005 Harold Pinter: Maitalea eta beste antzerki-lan batzuk - Itzultzailea: Iñigo Errasti 
  • 2006 Orhan Pamuk: Elurra - Itzultzailea: Monika Etxebarria / Fernando Rey 
  • 2007 Doris Lessing: Belarra kantari - Itzultzailea: Koro Navarro 
  • 2008 J.M.G. Le Clézio: Basamortua - Itzultzailea: Luis Berrizbeitia 
  • 2009 Herta Müller: Hatsaren kulunka - Itzultzailea: Ibon Uribarri
  • 2010 Mario Vargas Llosa: Pantaleon eta bisitariak - Itzultzailea: Santi Leone
  • 2011 Tomas Tranströmer: Bizientzat eta hilentzat poema guztiak, 1954-2004 - Itzultzailea: Juan Mari Agirreurreta
  • 2012 Mo Yan: Hori da umorea, maisu! - Itzultzaileak: Maialen Marin eta Aiora Jaka 
  • 2013 Alice Munro: Zorion handiegia - Itzultzaileak: Itziar Otegi, Aiora Jaka, Naroa Zubillaga eta Nagore Tolosa

Egunotan nabarmentzeko beste itzulpen bat, gomendio gisa, irakurri nahi duenarentzat: Gauzen ordena naturala, Antonio Lobo Antunesena, Iñigo Roquek itzulia eta aurtengo itzulpenik onena Euskadi sarietan.

PLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMITPLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMITPLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMITPLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMIT