Hemeretzigarren edizioa 2015ean egingo dute, martxoaren 19tik 29ra, Urepeletik Bilbora. Oraingo honetan, Durangoko Azoka omenduko du Korrikak: "Herri honek auzolanean eta elkarlanean lorpen handiak egin ditu. Zalantzarik gabe, horietako bat da Durangoko Azoka. Azokak ia 50 urteko ibilbidea dauka, 2015ean, 19. Korrika burutuko den urtean, alegia, beteko baitu mende erdia".

Korrika GerediagaGaur (azaroak 27), Korrika Laguntzailea eta Durangoko Azokari egingo dioten omenaldi-ekitaldia aurkeztuko dituzte Korrikaren antolatzaileek Landako gunean.

Nerea Mujika Gerediagaren presidentea pozarren agertu da omenaldiarekin: "Korrikaren partetik omenduak izateak esanahi berezia dauka guretzat. Berdinen arteko adiskidetasuna delako, biak eraiki dira auzolanean eta borondatezko lan handiarekin”. 

"Bi proiektuok bideari ekin genionean, ez genekien aurrera zenbat kilometro egingo genituen, ezta atzetik zenbat jende elkartuko zitzaigun ere. Baina martxan dagoen herria da gurea, eta burua itzultzen badugu, ibilian pasatako malda, lautada, bidezidor estu eta etorbide zabalak ikusiko ditugu".

"Helmuga jakinik gabeko bidea da gurea, baina lekukoa eramateko prest dagoen euskalakaririk eta kulturakaririk ez zaigu faltako".

Arratsaldeko 18:00etan, Plateruena Kafe Antzokian Korrika 19ren arropa-desfilea egin dute, eta baita aurtengo kanta eta bideoklipa aurkeztu ere: 'Denok Korrikara'

Twitter sare sozialean publikatu diren txioak: #korrika

Informazio gehiago Korrikaren webgunean

PLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMITPLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMITPLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMITPLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMIT