49. Durangoko Azoka ordu gutxi batzuk barru zabalduko dute. Gaur, 10:30ean. Hortik aurrera, jardueraz betetako lau egun etorriko dira. Bihar Ikasle Eguna izango da, eta goizean milaka ikasle espero dituzte antolatzaileek. Euskal Herriko osoko 36 ikastetxetik etorriko diren 1.170 ikaslek, baina, azokako gune guztiek elkarlanean antolatu duten egitarauan parte hartuko dute.

umeak sartzenAzoka publiko osoarentzat ere egongo da zabalik. Era horretan, laneguna izan arren etorri ahal dutenek aprobetxatu ahal izango dute, normalean egun lasaiagoa izan ohi delako. Gerediaga Elkarteak garraio publikoa erabiltzeko gomendioa luzatu du, Durangoko aparkalekuak mugatuak direlako. Euskotrenek tren-zerbitzu berezia eskainiko du abenduaren 6an, 7an eta 8an.

Inaugurazio ofiziala

Areto Nagusian inaugurazio-ekitaldi ofiziala 18:30ean hasiko da. Erakunde publiko eta pribatuetako ordezkariek parte hartuko dute ekitaldian. Sarrera-hitzaldia, berriz, Sèrgi Javaloyèsk emango du. Okzitania da 49. edizioko kultura gonbidatua eta 'Occitània, mei qu'un país, un orizont cosmopolita' = Okzitania herrialde batetik haratago, etorkizun kosmopolita' izeneko hitzaldia eskainiko du.

Gaurtik aurrera, #Dazokat argazki lehiaketa ere abian izango da Instagramen. Azokako bizipenak argazkietara ekarriz, eguneko kontzerturako sarrera irabazi daiteke. Azoka amaitutakoan, argazkirik adierazgarriena saritzeko Europako hiriburu batera bidaia oparituko da.

PLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMITPLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMITPLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMITPLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMIT