Aurten ere Durangoko Azokan egingo dute film laburren rallya, Kameratoia. Topaguneak antolatzen du eta dagoeneko 10. edizioa beteko du ekimenak. Irudienea gunean batuko dira parte hartzaileak, eta 48 ordu edukiko dituzte film labur bat osatzeko, gaia eta baldintza batzuk emanda. Abenduaren 8an erakutsiko dituzte sorkuntza guztiak Irudienearen pantaila handian, gala berezian.

Kameratoia Durangoko Azoka Lehen irabazleakKameratoian parte hartzeko, urriaren amaieran zabalduko du Topaguneak izena emateko deialdia. Hemen ikusi ahal dituzue iazko lan irabazleak: 
www.kameratoia.com/aurtengo-irabazleen-lanak-ikusgai-zorionak-guztioi

 Ikusentzunezkoen plaza

Zugaza zinema aretoan atonduko dute Irudienea, Durangoko Azokaren ikusentzunezkoen plaza. Aurtengo egitaraua osatzen ari dira, baina ikusentzunezko sorkuntza lanen bat aurkeztu gura dutenek oraindik aurkeztu ahal dituzte beraien proposamenak, urriaren 15era arte.

Bi bide daude zabalik proposamenak aurkezteko egiteko:

 

PLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMITPLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMITPLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMITPLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMIT