Aurtengoa Kameratoiaren 10. edizioa izango da eta iazko arrakasta dela-eta, Durangoko Azokako Irudienea ikus-entzunezkoen plazan izango da, bigarrenez. Lehiaketan 18 eta 35 urte bitarteko gazteek parte hartu ahal izango dute eta horretarako azaroaren 28a baino lehen eman behar dute izena kameratoia.com gunean.

Kameratoia 10 X. edizioa

Abenduaren 6an, film laburra osatzeko gaia eta ezaugarrien zerrenda jasoko dituzte parte hartzaileek. Momentu horretatik, kameratoilariek 48 orduko epea izango dute gehienez sei minutuko iraupena izango duen film labur baten gidoia osatu, grabazio lanak egin eta edizio lanak burutzeko. Taldeek bere ekipo propioa erabili beharko dute eta aurkeztuko dituzten film laburretan hizkuntzaren presentzia ezinbestekoa izango da, ahozkoa edo idatzizkoa, euskara hutsean.

Abenduaren 8an, goizez, parte hartzaileek bideoak entregatu beharko dituzte, eta arratsaldez, gala ospatuko da Irudienean: lan guztien emanaldia eskainiko da eta sariak banatuko dituzte:

    • Lehen Saria, 1.200 euro

    • Bigarrena, 900 euro

    • Hirugarren saria, 600 euro

10. edizioa urte berezia izanik, Topaguneak keinu berezi bat egin nahi izan die euskaltzaleen mugimenduko kideei, haiei zuzendutako sari berezi bat eskainiz. Hala, hiru sari nagusiez gain, epaimahaiak Topagunea sari berezia banatuko dio, euskara elkarte baten izenean aurkezten den taldeetako bati. Saria euskara sustatzeko proiektu bati bideratzeko 500€ko txekea izango da. Horrez gain, saridunaren lanak zabalkunde berezia izango du Tokikom osatzen duten euskarazko tokiko hedabideen artean.

Aurreko urteko irabazleak ikusi nahi? Egin klik hemen.

Informazio gehiago behar izanez gero, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera idatzi edo 673322038 telefono zenbakira deitu dezakezue.

 

PLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMITPLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMITPLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMITPLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMIT