"Durangoko Azokako ikus-entzunezkoen plaza, Irudienea, laugarren urtez egongo da zabalik. Aurten ere, Zugaza zineman egongo da Irudienea, eta Durangoko Azoka bezala, abenduaren 5etik 8ra izango da.

Film asko jaso ditugu aurtengo egitaraua osatzeko, berri pozgarria. Zoritxarrez, ezin izan dugu lan guztiak proiektatzeko tarterik egin, baina egitarau orekatua prestatzen ahalegindu gara: fikziozko filmak, dokumentalak, hizketarako gaiak, film laburrak, esperimentalak, umeentzako filmak… guztira, 35 lan proiektatu eta aurkeztuko dira (bertan izango dira sortzaileak).

Gainera, hainbat tailer eta hitzaldi izango dira Irudienean, ikastetxeetako ikasleentzako bikoizketa tailerrak esate baterako. Kameratoia Ikus-entzunezkoen Rallya ere bertan izango da; 18 eta 35 urte bitarteko gazteentzako lehiaketa da Kameratoia, eta parte hartzaileek 48 ordu izango dituzte film laburra sortu eta aurkezteko. Lehen aldiz, euskaltzaleen elkarteen izenean parte hartzen duten gazte taldeentzako sari berezia egongo da (500€ elkartearen egitasmo baterako). Kameratoian parte hartzeko, azaroaren 28a baino lehen eman behar da izena".

- Irudieneak bidalia -  

 

 

PLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMITPLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMITPLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMITPLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMIT