Lehengo urtean Donostiako Zinemaldian estreinatu zutenetik ahoz aho ibili da Jon Garañoren eta Jose Mari Goenagaren lana. Kritikari eta publikoari dagokionez, harrera beroa izan du filmak; han eta hemen zine aretoak betez eta sariak lortuz.

Gaurkoan ere albiste da “Loreak", Espainiako Zinema Akademiak Oscarretarako hautagai gisa aukeratu duelako. Sari horietarako hautagai den lehen euskarazko filma da. Orain, Hollywoodeko akademiak erabakiko du aurrera egiten duen edo ez. Zorte onena opa diogu Loreak filmari Oscarretarako bidean! Eta zorionak bertan parte hartu duten guztiei!

Liburu, disko, pelikula eta soinu bandez hitz egiteko aitzakia eman digu albisteak guri. Edozein nobelak balio al du pelikula bat egiteko? Edozein autorek? Zein euskal nobelarekin egingo zenuke pelikula bat? Ze nobeletako trama gustatuko litzaizuke pantaila handian ikustea? Euskarazko zein disko erabiliko zenuke soinu banda baterako? Esan bururatu zaizun hori gure sareetan :)

Eta ez ahaztu,  Irudienean zabalik dagoela ikus-entzunezko lanak aurkezteko eskariak egiteko epea. Lehengo urtean "Loreak" izan zen, hain zuzen ere, proiektatutako pelikuletako bat, eta Garaño eta Goenaga bertan egon ziren filma aurkezten. Zuk ere zure lana erakutsi nahi baduzu "ikus-entzunezkoen plazan", aurkeztu proposamena!

- Informazio gehiago Loreak pelikularen hautagaitzari buruz: http://www.eitb.eus/eu/kultura/zinema/osoa/3504960/loreak--euskal-filma-oscarretarako-hautagaia-izango-da/

- Irudienean proposamenak aurkezteko argibide gehiago, hemen: http://durangokoazoka.eus/eu/albisteak-zerrenda/551-guneetan-parte-hartu-gura-aurkeztu-proposamena

PLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMITPLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMITPLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMITPLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMIT