Goenkaleren azken hiru kapituluak primizian, Irudienean

goenkale--575x32321 urteko bizi luze eta emankorra egin ondoren, 'Goenkale' telesaila amaitzear dago, eta Durangoko Azokak telesailaren hiru azken atalak emango dira esklusiban abenduaren 6an 19:00etan. Oraingo eta aspaldiko zenbait aktorek hartuko dute parte aurkezpenean.

ETBko telesail handiaren azken hiru atalotan, aztoratuta eta emozioz gaindituta ikusiko ditugu arraldetarrak. Izan ere, azken aldian Leonorrek gobernatzen duen Boga taberna ixteko zorian dago, baina herritar guztiek ahaleginak batuko dituzte hori gerta ez dadin. Azken uneraino egingo dute borroka, hasiera-hasieratik 'Goenkale'ko pertsonaien topaleku eta hamaika bizipenen lekuko izan den taberna salbatzeko. Horrez gain, Ibon, Kandido, Itxaso, Alizia, Hodei, Tania, Arantxa, Asun, Sabino, Lupe eta 'Goenkale'ko pertsonaia zerrenda luzearen istorio eta korapiloen bukaera jarraitu ahal izango da Durangon, primizian. 

Durangon egongo diren aktoreak: Tania de la Cruz (Lupe), Adrian Garcia (Hodei), Janire Estevez (Alazne), Lorea Morlesin (Olaia), Nagore Gonzalez (Paola), Ander Azurmendi (Unax), Karmele Larrinaga (Asun), Ander Iruretagoiena (Endika), Fariba Sheikhan (Loreto), Ugaitz Alegría (Txus) eta Uxue Martinez (Carolina).

Txartelak 17:00etan hasiko dira banatzen, Irudienean, debalde.

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to TwitterSubmit to LinkedIn