54. Durangoko Azoka - Kulturaren Plaza

Lur eta Amets

      

Lur eta Amets, haurrei zuzenduriko Euskal Herriko abentura filma aurkeztuko da Irudienean. Animaziozko pelikularen 10 minutu proiektatuko ditugu eta saioa Lur eta Amets protagonistek gidatuko dute, filmaren zuzendari, gidoilari eta ekoizleekin batera. 

 

  • “Lur eta Amets" pertsonaiak
  • Imanol Zinkunegi Odriozola (Zuzendaria)
  • Joseba Ponce Gonzalez (Zuzendaria)
  • Eneko Olasagasti Ezeiza (Gidoilaria)
  • Miren Berasategi Mora (Ekoizpen arduraduna)

 

SINOPSIA: Lur eta Ametsen gurasoek asteburu honetan ezkontza dute eta bikiak amona Andereren etxean utzi dituzte asteburu pasa. Baina Andereren eta bere katu Baltaxarren botereei esker, ez da asteburu arrunta izango. Bidaia batean murgilduko dira, garai eta sasoi desberdinetan abentura gazigozoak bizituz, gure historian zehar bidaiatuko dute. Beti izango dira beraiek protagonistak, Andere eta Baltaxarren laguntza ordaingabearekin. Baina, tamalez, gaiztoak, sasoi eta garai desberdinetan, ia beti izango dituzte atzetik. 

Itzuli