Irudienea euskarazko ikusentzunezkoen gunea da. Urte guztian zehar kaleratu diren ikusentzunezkoak ezagutu eta gozatzeko gunea.


Durangoko Zugaza zineman gaude Durangoko Azoka egunetan. Goiz eta arratsaldez, uneoro izango duzue ikusgai era guztietako ikusentzunezkoak: film laburrak, dokumentalak, fikzioak, hitzaldi eta mahai inguruak, estreinaldiak.

Euskal sortzaileak zuzenean aurkezten dituzte beraien lanak, hizketaldirako tartetxoa ere izaten da eta euskarazko ikusentzunekoen sorkuntzari buruzko hausnarketarako momentuak ere.


2018ko,m abenduaren 9an, arratsaldez, “ DemaS.A, sortzaile amateurren dema “ izeneko lehiaketa jarriko dugu martxan, Euskal Herri guztiko film laburren rally eta lehiaketetako finalisten artean hoberena aukeratuko dugu.

Kokapena: Zugaza zinema
Antolatzailea
: Euskaltzaleen Topagunea

PLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMITPLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMITPLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMITPLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMIT