#52DA Irudienea 2017

Rally Topa lehiaketaren lehenengo edizioa aurten Irudienean!

Disko eta liburuez gain, Durangoko Azoka bestelako kultur sorkuntzen plaza ere bada. Euskarazko ikus-entzunezko lanek, adibidez, euren lekua ere izaten dute azokan, Irudienea gunearen bidez (Zugaza zinemetan).

Urtero legez, Irudieneako arduradunak jo eta su ari dira lanean aurtengo egitaraua prestatzen: laburmetraiak, solasaldiak, lehiaketak... Azken urteetan ez bezala, aurten Kameratoia lehiaketa ez da Irudienean antolatuko, Lekeitioko Zine Bileran izango da, urrian.

Baina Kameratoia izan ez arren, Irudienea ekimen eta nobedade interesgarriz josita etorriko da aurten ere. Berrikuntza nagusietako bat aurten lehendabizikoz antolatuko den "RALLY TOPA Euskal Herriko laburmetrai rallyen rallya" izango da.

Labur esateko, “RALLY TOPA” Euskal Herriko laburmetrai eta rallyetako irabazleen artean hoberena aukeratzeko lehiaketa izango da. Ugariak dira azken urteetan Euskal Herrian antolatu izan diren rally eta lehiaketak, denbora tarte labur batean, gai edo objektu bat erabiliz, film labur bat sortzea helburu duten rallyak.

Aurten Durangon onenen artean onena aukeratu nahi dugu. Beraz, lehiaketa hauetako batean finalista izan baldin bazara, hitz egin zure taldekoekin, prestatu zuen lanak, urriaren 4tik aurrera lehiaketa berri honetan parte hartzeko izen ematea zabalduko dugu eta.

PLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMITPLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMITPLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMITPLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMIT