Irudienean egunero zer izango den jakin nahi?

Abenduak 2, ostirala

19:00etan IGELAK

Patxo Telleria –Miren Gaztañaga- Gatibuko kideak izango dira bertan

Sarrera: 6,5 euro

Gonbidapenak eskuratzeko aukera ere izango da: Topaguneak 10 sarrera zozketatuko ditu.

igelak

“ Pello, banku sukurtsal bateko zuzendaria, delitu ekonomikoengatik atxilotu dute. Bere nagusiak ere inplikatuta dauden arren, bakarrik utziko dute justifiziaren aurrean. Salduta dagoela konturatzean, ihes egitea erabakiko du.

Dirurik eta dokumentaziorik gabe, familia eta lagunik gabe, Pellok bere identitatea ordezkatuko du, ezkutuan jarraitu ahal izateko.

Iragan faltsu horrekin eta patuaren kapritxo bategatik, erreza egingo zaio Pellori Desahuziatuen Elkarte batek okupaturiko etxe batean babesa topatzea. Bere kide berrien konfiantza beregatuko du, asmo bakar batekin; haien diruaz jabetu eta atzerrira alde egitea”

 

Abenduak 3, larunbata

11:30 – 13:00  :  “Mundu bat ahoz aho” dokumentala

ESTREINALDIA

Aurkezpena: Beñat Gaztelumendi. Mintzola Ahozko Lantegia

mundu bat ahoz aho

“Mendez mende, idatziz transmititu izan da herri bate historia ofiziala. Baina historia ofizialaren ertzetan badira bestelako ahots batzuk ere, ahoz aho hedatzen direnak eta inprobisatu diren leku eta momentu horri dagozkionak. Kantu inprobisatuak forma eta ahots ugari hartzen ditu munduko bazter bakoitzean. Baina XXI. Mendean ere, zenbait gizartetan behar-beharrezkoa da liburuetan agertzen ez diren begiradak adierazteko. Hasi Euskal Herritik eta Mexikora; Sardiniatik Kurdistanera, inprobisatzaile bakoitzak bere izaera emango dio kantu inprobisatuari; eta kantu inprobisatuak munduari begiratzeko talaia berezi bakoitzaren berri emango digu. Kantua ardatz hartuta, kultura ofizialean agertzen ez diren ahotsetan barrena bidaiatuko dugu dokumental honetan, eta, bide batez, kultura bakoitzak emakumearen presentziaz eta transmisioaz daukan ikuspegiaren berri izango dugu, sortzaileen bizipen pertsonalen eta hausnarketen bidez”.

13:00 Aiko dantza taldearen dantza kalejira: Landakotik Durangoko kaleetan zehar

 

19:30 – 21:00  :  Sipo Phantasma

Aurkezpena: Koldo Almandoz

SIPO4

“ Kruzero batean itsasoratuko gara, untzi, hondoratze, zinema, fantasma, amodio eta banpiro istorio batean murgiltzeko".

 

Abenduak 4, larunbata

12:30 – 14:30  :  “Irrintziaren Oihartzunak” aurkezpena + filma

ESTREINALDIA

Aurkezpena:

  • Iratxe Fresneda (Zuzendaria, gidoigilea, ekoizlea Pimpi&Nella Kolektiboa)
  • Saioa Etxebarria (Argazki zuzendaria, ekoizlea Pimpi&Nella Kolektiboa )
  • Mirentxu Loyarte

irrintziaren oihartzunak

“Mirentxu Loyartek (Iruñea, 1938) sorkuntza lanetan emandako erbestealdia kontatzen du. Loiarte Europako zinemagintzaren aintzari zoro horietako bat da, haren izena ezagun egin ez bada ere. Zinemagile nafarraren memoria eta obra miatu asmo dituen begirada bat da Irrintziaren Oihartzunak; topaketa baten kontakizuna, hezur eta mamizko altxor zinematografiko baten bilaketa: gogoratzeko zailtasunak dituen pertsonaia batena, edo gogoratu nahi ez duen batena”

 

19:00 – 21:00 :  “Argi ” filma

 

Aurkezpena:

-          Iratxe Mediavilla (Zuendaria)

-          June Gomez (aktorea)

-          Mirentxu Loyarte

argi

“ Tttipitik pertsona berezia izan da Argi, Elorrioko alaba. Preso sentitzen den gizartean bere tokiaren egiteko borrokatzen da. Bi diktaduraren biktima da Argi: etxean aitarena, eta kanpoan frankismoarena. Baina neska desberdina da, ezkondu eta haurrak izan beharretik urrundu nahi du". 

 

Abenduak 5, igandea

12:00 – 12:45  :  “Errementari”  filmaren aurkezpena / 2017an ESTREINATUKO DA

Aurkezpena: Paul Urkijo  eta  bi  aktorek

XIX. Mendeko euskara arabatarra Errementari filman 

Paul Urkijo eta  Gorka Lazkano (filologoa)

errementari

“Joxe Mari Barandiaran-ek 1908. Urtean bildutako “Patxi Errementari” ipuinaren film adaptazioa sinatuko du Paul Urkijo zuzendariak, ehundaka zinema jaialdietan saritutako film labur zuzendariaren lehenengo film luzean. Film honek hainbat berezitasun ditu: genero fantastikoaren aldeko apustua, euskal kutsu folkloriko eta historikoa. Eta azkenik, desagertutako euskara arabarrean filmatuko dena, berezitasun linguistiko handia emango dion ezaugarria.”

13:00 – 14:30  :  “Ikuska. Ezina ekinez egina” dokumental saila / BERRARGITALPENA

ikuska

Proiektatuko diren film laburrak:

-          “Erreferenduma” Antxon Ezeiza. 11´13´´

-          “Erribera” Montxo Armendariz . 10´22´´

-          “Euskal Emakumeak” Mirentxu Loyarte. 10´17´´

-          “Euskal kanta berria” Imanol Uribe. 10´36´´

-          “Euskara galdutako Nafarroa” Juanba Berasategi. 10´46´´

Aurkezpena: Xabier Iriondo, Juanba Berasategi eta Gotxon Aranburu.

 

19:00 – 21:00 :  “GO!AZEN 4. Kapituluaren estreinaldia”

Aurkezpena: Go!azeneko aktoreak

goazen

-          Aurkezpena: Jabi Elortegi (zuzendaria ) eta Paula Etxeberria, Aitana Etxeberria, Markel Garate eta Asier Burguete (aktoreak)

-          20:30etan protagonistekin argazki eta sinadurak sarreran jarriko den photocallean

OHARRA: Aforoa mugatua denez, ordubete lehenago gonbidapenak hartu ahal izango dira Irudienean bertan. 100eko aforoa!

 

Abenduak 6, asteartea

11:00 – 13:00  :  “Gutik  Zura” dokumentala

Aurkezpena: Mari Jose Barriola

gutik zura 1

“Euskal Herriaren idiosinkrasian basoa eta zurezko zimenduak daude. Dokumental honetan aitzinatetik etorkizunerako bidaia egingo dugu lur honako gizakiaren eta zuraren arteko harremana azalduz. Horretarako pertsonaia hautatuen bizi esperientzia pertsonala eta mundu mailako adituen txori begirada erabiliko ditugu, historia eta historia konbinaketa poliedriko baten bidez lehengo, oraingo eta etorkizuneko basoen eta zuraren gako nagusiak azalduz”.

18:00etan Kameratoia rallyko film laburren proiekzioa eta Sari banaketa. 

Kameratoia KARTELA sare.2016

PLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMITPLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMITPLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMITPLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMIT