XII. Kameratoia: Piztu piztia!

Astelehena, 14 Abendua 2015 09:01

Euskal Herriko Ikus-Entzunezkoen XII.Rallya abenduaren 3tik 6ra izango da aurten eta izen ematea urriaren 24an zabalduko du Euskaltzaleen Topaguneak. Lehiaketan 18 eta 35 urte bitarteko gazteek hartu dezakete parte eta azaroaren 24ra arte izango da zabalik izen emate epea.

Kameratoia KARTELA sare.2016

Lehiaketan izena emateko www.kameratoia.eus webgunera jo eta berton dagoen fitxa bete behar da. Lehen 30 taldeek soilik izango dute bermatuta Kameratoian parte hartzeko aukera, beraz, interesa izanez gero komeni da argi ibiltzea.

Rally hau bizi izan dutenek badakite tximista baten deskarga bezalakoa izaten dela: 48 ordutan sortu behar izaten dituzte beraien ikus-entzunezkoak, lehiaketan ezarritako gaia eta ezaugarriak betez. Aurten abenduaren 3an egingo da gaiaren eta ezaugarrien aurkezpena, Irudienean, eta abenduaren 6an izango da sari-banaketa.

Kameratoian probatu duten askok errepikatu egiten dute, batez ere lagun artean ondo pasatzearren eta sariren bat eramateko gogoak bultzatuta askok. Aurten 2600 euro banatuko dira hiru talde onenen artean eta, publikoaren sariaz gain, izango da besterik kameratoilarien alde basatia pizteko.

 

LEHIAKETA SARE SOZIALETAN

Gazteek beraien ideiak biluztea, beraien sormena astintzea, barruko piztia piztea nahi
dugu. Horregatik,  Kameratoia heltzen denerako giroa berotuko dugu sare sozialetan. Urriaren 24an, izen ematea zabaltzeaz bat, lehiaketa bat jarriko dugu martxan:“Zein izan da zure esperientziarik basatiena?” galderari erantzutea besterik ez da egin beharko.

Lehiaketari buruzko informazio gehiagowww.kameratoia.eus webgunean egongo da urriaren 24tik aurrera.

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to TwitterSubmit to LinkedIn

Kameratoia

Ostirala, 30 Urria 2015 16:55

kameratokiaAurten hamaikagarrenez gatoz zuei, euskaraz sortzen duzuen gazteei, zuei, ikus-entzunezkoetan artista zaretenei, hauspoa ematera. Euskaraz sortu, euskaraz komunikatu, konektatu; euskaraz eman nahi diogu buelta munduari. Euskaraz etxetik mundura, 365 egunez, sarez-sare, garenaren berri emanez; geuretik sortuz eta konpartituz.

Euskal Herriko Ikus-Entzunezkoen XI.Rallya. Kameratoilarien freskura eta bizitasuna maite dugulako, Topaguneak berriz ere zuen irudimena, sormena eta artea erakusteko aukera zabaldu dizue. Eta Irudieneatik, Durangoko Azokako ikus-entzunezko plazatik, zuen guztion ekoizpen artistikoa gizarteratuko dugu. Kameratoilariak zaretelako, zuen euskarazko film laburrekin, di-da batean,  geure mezuak jendearengana zuzen heltzeko gezi berritzaile, azkar eta dibertigarriak.

www.kameratoia.com

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to TwitterSubmit to LinkedIn